XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anaztakijak anei edo milla aztaki dauz.

Anaztaki-erdi erderazko libra 1 beste da gitxi gora-bera.

Neurri-arau aundijagua biarr-ixanezkero, unaztakija erabiltten da.

Unaztakija, neurrkin-seikonde bete ur garbi-garbik daun aztea da, edo anei (mila) anaztaki, edo unei (miloi) aztaki.

Amarren-seikonde bete ur garbi-garbik daun aztea ¿zein neurri-arau da?.

100 anaztaki errabun (patata) 40 laurrlekotan emoten ba-dabez ¿zenbatzu laurrlekotan emon leikiez 25 anaztaki?.

50 ontxi bete ur garbik ¿zenbatzu anaztaki dauz?.

Kepa'ren soin-aztea 28 anaztaki ta Joseba'rena 37 anaztaki ixanezkero, Joseba'k ¿zenbatzu anaztaki dauz geyago Kepa'k baño?.

Beredin gauza aztakiñan imiñijaz aztatu.

Ontxika, anaztakika ta unaztakika salerosten diran gauzeak attatu begijez umiak.

Aldi-neurrijak.

Gabeukijak (ordubak), gabeuki-laurenak eta gabeuki-erdija lenago attatu dira.

Gabeukatza begittuzkero, gabeuki-laurenan beste 15 zatitxu agiri dira.

Iroirenak deretxoe .

Gabeukatzan iroirenak bosnaka zenbatu.

Gabeuki-betiak 60 iroiren (irurogeiren) dauz.